Zure posta nola irakurri eta kudeatu

Bi modu nagusi daude zure posta elektronikoa kudeatzeko, hau da, mezuak jaso eta bidaltzeko: webmail interfazea erabiliz edo zure ordenagailuan edota mugikorrean instalaturiko posta programa bat erabiliz.

Nola sartu webmail interfazera

Zure ni.eus posta kontuaren webmail interfazera sartzea oso erraza da. Edozein web nabigatzaile erabiliz ( Firefox, Chrome, Edge, Safari, … ) gure webgunera sartu eta menu nagusian aurkituko duzun SARTU botoian klik egin:

Saioa hasteko formulariora helduko zara, non zure posta helbidea eta pasahitza sartu behar duzu. Hurrengo batean zure pasahitza sartu nahi ez baldin baduzu, Gogopratu nazazu aukera markatu ezazu. Azkenik Sartu! sakatu.

Helbide elektroniko eta pasahitz zuzena sartuz gero, gure webmail interfazera helduko zara.

Posta programa bat erabiliz

Hauxe posta jaso eta bidaltzeko modurik erosoena izaten da. Izan ere ez duzu gure webgunera sartu beharrik, jasotako mezuak zure ordenagailu edo mugikorrera automatikoki helduko bait dira.

Posta programa bat erabili ahal izateko egin beharreko lehena zure posta kontua programa hortan gehitu edo konfiguratzea da. Normalean nahiko prozedura erraza izaten da, baina agian ondorengo gidak lagungarriak izango dituzu:

Etiketak: