Gida honetan zure ni.eus helbide elektronikoa Windows 10 edo 7 sistematako Posta aplikazioa lehenetsian nola konfiguratu behar duzun azaltzen dugu.
Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetazko helbide elektronikoa erabili behar duzu.
1 – Windows Mail ireki eta ezarpenak erakutsi
Windows Mail aplikazioa bilatu eta ireki. Ondoren ezarpenen ikonoak klik egin.
2 – Gehitu kontua
Aplikazioaren ezarpenak ireki ondoren, Kudeatu kontuak aukeratu. Ondoren Gehitu kontua botoia sakatu eta azkenik Beste kontu mota bat aukeran klik egin.
3 – Kontuaren datuak idatzi
Zure izena, posta kontuaren helbidea eta pasahitza idatzi. Ondoren Hasi saioa botoia sakatu.
4 – Listo!
Windows Mail aplikazioak automatikoki atzemango ditu posta elektronikoa konfiguratzeko behar dituen gainerako datu guztiak, beraz Eginda botoia sakatzearekin nahikoa da.