Posta elektronikoa Thunderbird-en konfiguratu

Gida honetan zure helbide elektronikoa Thunderbird programan nola konfiguratu behar duzun azaltzen dugu.

Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.

1 – Thunderbird ireki eta posta kontuen konfiguraziora sartu

Thunderbird ireki eta haren Tresnak » Kontu-ezarpenak menuko atala ireki.

2 – Gehitu posta-kontua

Irekiko den lehiatilatxoan Kontuaren ekintzak » Gehitu posta-kontua aukeratu.

3 – Kontuaren datuak idatzi

Zure izena, posta kontuaren helbidea eta pasahitza idatzi. Ondoren Jarraitu botoia sakatu.

Thunderbird-ek automatikoki atzemango ditu helbide elektronikoa konfiguratzeko behar dituen gainerako datu guztiak, beraz Eginda botoia sakatzearekin nahikoa.

4 – Listo!

Badago. Zure posta kontu berria Thunderbirden agertuko dela ikusiko duzu.

Etiketak: