Gida honetan, gure mugikorrean instalatuta dugun Android bertsioa nola jakin azalduko dugu.
Android hutsa
Android hutsa atalean, Androiden jatorrizko interfazea pertsonalizazio propiorik gabe eskaintzen duten mugikor guztiak kontuan hartzen ditugu. Hona hemen mugikor horietako batzuk: Google Pixel, Nokia, Motorola Moto G Pro etc…
- Ireki zure telefonoaren Ezarpenak.
- Zerrendaren amaieran, sisteman sartu eta ondoren, sistema eguneratzea-an.
- Kontsulta ezazu Androiden bertsio atala, zer bertsio duzun jakiteko.
Android MIUI (Xiaomi)
MIUI Xiaomik diseinatutako Androiden gaineko erabiltzaile-interfazea da, hau da, Xiaomi mugikor guztiek interfaze hau dute.
- Ireki zure telefonoaren Ezarpenak.
- Zerrendaren hasieran, aukeratu Telefonoari buruz.
- Kontsulta ezazu Androiden bertsio atala, zer bertsio duzun jakiteko.
Android ONE UI (Samsung)
One UI, Samsung-en erabiltzaile-interfazea da. Samsung mugikor guztiek, Androiden interfaze hau pertsonalizatuta dute.
- Ireki zure telefonoaren Ezarpenak.
- Hautatu telefonoari buruz eta, ondoren, Softwareari buruzko informazioa.
- Kontsulta ezazu Androiden bertsio atala, zer bertsio duzun jakiteko.