Premium edo Erraldoia posta zerbitzua baldin baduzu, zerbitzuaren alde tekniko osoa Posta Panela izeneko herraminta erabiliz kudeatu behar duzu. Herraminta hau gure bezero-guneaan aurkituko duzu.
Posta Paneletik zerbitzua bere osotasunean kudeatu dezakezu. Besteak beste, ondorengo ekintzak burutu ditzakezu:
- Posta kontuak sortu eta ezabatu
- Posta kontuen pasahitza aldatu
- Posta kontuen espazio-muga aldatu
- Posta berbideraketak konfiguratu
- SPAMaren aurkako babesa gaitu, ezgaitu eta konfiguratu
- DNS eta MX erregistroak kudeatu
- Zure domeinuaren webgunea beste nonbaitera berbideratu
1 – Bezero-gunera sartu
Edozein web nabigatzaile erabiliz ( Firefox, Chrome, Edge, Safari, … ) gure webgunera sartu zaitez. Orrialdearen behekaldera jeitsi eta Bezero-gunea estekan klik egin:
Bezero-gunean saioa hasteko formulariora helduko zara. Bertan zure erabiltzailea eta pasahitza sartu izatzu. Kontuan izan hauek ez direla zure posta kontura sartzeko datu berdinak!
2 – Posta Panelera sartu
Bezero-gunera sartu eta berehala Posta Panelera eramango zaituen esteka aurkituko duzu. Bertan klik egin eta listo:
Hauxe da Posta Paneleraren hasiera orriaren itxura: