Nola sortu karpetak eta posta klasifikatu

1 – Ezarpenetara sartu

Sartu zure posta elektronikoaren webmailera. Bertan zaudela, Ezarpenak > Karpetak atalera joan zaitez.

2 – Karpetak sortu

Ezarpenetan zaudela, behekaldeko + ikurran klik egin eta posta klasifikatzeko erabiliko dituzun karpeta estruktura sortzen hasi.

Lehenik eta behin, goi mailako karpeta bat sortu. Adibide honetan Sailkatuak izena emango diogu:

Ondoren, Sailkatuak karpeta barruan beste batzuk sortu: Lanekoak, Pertsonalak, …

3 – Mezuak sailkatu

Dagoeneko nahi dituzun karpetak sortu dituzu eta zure sarrera-ontzian ikusgai daude. Orain mezuak banan banan dagozkien karpetara mugitu behar dituzu.

Hortarako arratoiarekin mezua aukeratu eta botoia sakatuta mantenduz mezua nahi duzun karpeta arrastratatu.