Erantzungailu automatiko bat definitu dezakezu. Adibidez, oporretan zaudenean posta mezu bat bidaltzen dizun edonori erantzungailu automatiko gisa definituriko mezua automatikoki bidaliko diozu.
1 – Webmail interfazera sartu
Gure Zure posta nola irakurri eta kudeatu gidan azaltzen den argibidei jarraitu eta zure posta kontuaren webmailera sartu.
2 – Ezarpenetara sartu
Webmailean zaudela, menu nagusiko Ezarpenak botoian klik egin.
3 – Erantzungailua sortu
Ezarpenetan zaudela, Hobespenak > Erantzungailu automatikoa atalean sartu. Bertan automatikoki bidaltzea nahi duzun posta elektronikoaren gaia eta gorpua idatzi ezazu eta azkenik GORDE botoia sakatu.