Nola inportatu Gmailen dituzun kontaktuak zure helbide liburura

Zure kontaktu guztiak Googleren Kontaktuak aplikazioarekin kudeatzen badituzu, gida honi jarraitu eta dituzun kontaktu guztiak zure kontuko helbide liburuan eskuragarri izango dituzu.

1 – Kontaktuetan sartu

Lehenik eta behin, Googleren Kontaktuak aplikaziora sartu behar duzu. Hortarako Gmail ireki eta goian eskuinaldean dagoen iruditxoan klik egin ondoren, Kontaktuak iruditxoa aukeratu.

2 – Kontaktuak esportatu

Kontaktuak aplikazioan zaudela, Esportatu botoian klik egin.

Irekiko den lehiatilatxoan Google CSV formatua aukeratu eta Esportatu estekan klik egin.

Unetxo bat itzaron ondoren contacts.csv izeneko fitxategia jeisteko aukera izango duzu. Jeitsi eta gorde zure ordenagailuan.

3 – Kontaktuak importatu

Zure ni.eus Postan sartu eta Kontaktueak atalera sar zaitez.

Bertan, Inportatu botoian klik egin.

Examinar botoian klik egin eta aurreko pausuan jeitsi dugun Contacts.csv fitxategia aukeratu ezazu.

Listo!! Badituzu zure kontaktu guztiak ni.eus-en helbide liburuan.

Etiketak: