Gida honetan zure ni.eus helbide elektronikoa Thunderbird programan nola konfiguratu behar duzun azaltzen dugu.
Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.
Gida hau jarraitzeko, agian, ni.eus zerbitzarien konexio datuak ezagutu beharko dituzu, hementxe dituzu: Zeintzu dira ni.eus posta zerbitzarien datuak?
1 – Thunderbird ireki eta gehitu posta-kontua
Thunderbird ireki eta Helbide elektronikoa klik egin.
2 – Kontuaren datuak idatzi
Zure izena, posta kontuaren helbidea eta pasahitza idatzi. Ondoren Eskouz konfiguratu botoia sakatu.
Sartu sarrerako eta irteerako konfigurazio-datuak irudian ikusten den bezala, baina gogoratu peru@ni.eus helbidearen ordez, zure posta elektronikoa jarri behar duzula.
4 – Listo!
Badago. Zure posta kontu berria Thunderbirden agertuko dela ikusiko duzu.