Gida honetan zure ni.eus helbide elektronikoa Apple Mail aplikazioan nola konfiguratu behar duzun azaltzen dugu. Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.
1 – Apple mail-en ezarpenetara joan
Apple Mail aplikazioa ireki ondoren Mail – Preferencias menuko atalera sartu.
2 – Kontua gehitu
Ezarpenetan zaudela Cuentas fitxa aukeratu eta + ikurra sakatu.
Ondoren Otra cuenta de Mail… aukeratu ezazu eta aurrera jarraitu.
3 – Kontuaren datuak idatzi
Zure izena, posta helbidea eta pasahitza idatzi. Ondoren Iniciar sesión botoia sakatu.
4 – Kontuaren datuak zuzendu
Apple Mail aplikazioa zure posta kontuaren gainerako ezarpenak atzematen saiatuko da, baina ez da gai izango:
Ondo atzeman ez dituen ezarpenak zuzendu behar dituzu. Ondorengo irudian ageri diren bezala jarriz: