Gida honetan zure ni.eus posta helbidea Android mugikor edo tableten posta aplikazioa lehenetsian nola konfiguratu behar duzun azaltzen dugu.
Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.
Gida hau jarraitzeko, agian, ni.eus zerbitzarien konexio datuak ezagutu beharko dituzu, hementxe dituzu: Zeintzu dira ni.eus posta zerbitzarien datuak?
1 – Kontua gehitu
Zure Android mugikorraren Ezarpenak (Ajustes) atalera sartu eta bertan Kontuak (Cuentas) aukeratu. Ondoren irudiko pausuei jarraitu:
2 – Posta kontuaren datuak sartu
Zure posta kontuaren helbidea idatzi eta hurrengo pausuan zure pasahitza idatzi.
3 – Konexio datuak konfirmatu
Ziurtatu zaitez Zerbitzaria (servidor) edota SMTP Zerbitzaria (Servidor SMTP) hutsunetan mail.ni.eus egotea.