iPhone eta iPada SSL konexioak erabiltzera behartu

Gure posta zerbitzariek SSL/TLS konexioak soilik onartzen dituzte. Gida honetan, zure helbidea iPhone edota iPad batean konfiguratzen duzunean, SSL/TLS konexioa gaitua dagoela nola ziurtatu behar duzun azaltzen dizugu.

Eta oraindik ez baduzu zure helbide elektronikoa konfiguratu,Posta elektronikoa iPhone edo iPadean konfiguratu gidaren argibideak jarraitu.

1 -Zure posta helbidearen konfiguraziora sartu

Zure iOS gailuaren Ajustes atalera sartu. Bertan Contraseñas y Cuentas hautatu eta ondoren jada konfiguratua duzun posta helbidearen izenean klik egin.

2 – Sarrera zerbitzariak SSL gaitua duela ziurtatu

Zure posta helbidearen konfigurazioa erakusten duen lehiatilatxoa irekiko da. Bertan, behera arte jaitsi eta Avanzado hautatu. Ondorengo pantailan Usar SSL gaitua dagoela ziurtatu.

2 – SMTP zerbitzariak SSL gaitua duela ziurtatu

Berriro ere zure posta helbidearen konfigurazioa erakusten duen lehiatilatxora itzuli. Bertan, konfiguratuta duzun SMTP zerbitzaria hautatu. Ondorengo pantailan Usar SSL gaitua dagoela ziurtatu.

Etiketak: