Premium edo Erraldoia posta zerbitzua baldin baduzu, gure bezero-gunera sartzeko aukera duzu. Gida honetan ni.eus-en bezero gunera nola sartu azalduko dizugu.
Bezero-gunetik kontratuak dituzun zerbitzuak kudeatzeko aukera izateaz gain, beste hainbat gauza egin ditzakezu: zure kontratuak eten edo berritu, fakturak sortzeko datuak eguneratu, ordainketa-modu lehenetsia konfiguratu, fakturak jeitsi, bezero-arretarekin kontaktuak jari, etab.
Nola sartu bezero-gunera
Edozein web nabigatzaile erabiliz ( Firefox, Chrome, Edge, Safari, … ) gure webgunera sartu zaitez. Orrialdearen behekaldera jeitsi eta Bezero-gunea estekan klik egin:
Bezero-gunean saioa hasteko formulariora helduko zara. Bertan zure erabiltzailea eta pasahitza sartu izatzu. Kontuan izan hauek ez direla zure posta kontura sartzeko datu berdinak!
Hauxe da bezero-gunearen hasiera orrialdearen itxura: