Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.
Gida hau jarraitzeko, agian, ni.eus zerbitzarien konexio datuak ezagutu beharko dituzu, hementxe dituzu: Zeintzu dira ni.eus posta zerbitzarien datuak?
1 – Menu orokorrean sartu
Ireki outlook eta “Fitxategia” menuan klik egin.
2 – Kontua gehitu
Informazio atalean, “Gehitu kontua” botoia sakatu.
3 – Konfigurazioa hasi
Idatzi ezazu zure helbide elektronikoa eta Konektatu botoia sakatu. Ondoren IMAP aukeratu ezazu.
5 – Posta kontuaren ezarpenak definitu
Bete itzazu hutsune ezberdinak ondorengo irudian ikus dezakezun bezala. Eta bukatzeko Hurrengoa botoia sakatu.
6 – Listo!
Zure helbide elektronikoa dagoeneko konfiguratu duzu! Konfiguratu Outlook Mobile telefonoan ere desaktibatu eta Eginda botoian klik egin.