Zeintzu dira ni.eus posta zerbitzarien datuak?

Zure helbide elektronikoa mugikorrean edo ordenagailuko posta programa batean konfiguratzeko orduan, batzuetan gure zerbitzarien izena, atakak, etab. definitu beharko dituzu.

Hauxek dira behar dituzun datuak:

  • Posta mota: IMAP edo POP3, nahiago duzuna
  • Sarrera edo hartzeko zerbitzaria (IMAP edo POP3): mail.ni.eus
  • IMAP ataka edo portua: 993 / POP3 ataka: 995
  • Irteera edo bidaltzeko zerbitzaria (SMTP): mail.ni.eus
  • SMTP ataka edo portua: 465 edo 587
  • Erabiltzaile-izena: ( zure @ni.eus helbidea, adibidez peru@ni.eus )
  • Pasahitza: ( Zure posta helbidearen pasahitza )
  • Irteera zerbitzarian autentikazioa gaitu ezazu

Kontuan izan posta mugikorrean nola konfiguratu azaltzen duten hainbat gida ditugula. Ordenagailuko posta aplikazioetan nola konfiguratu azaltzen duten gidak ere baditugu eta posta Gmailetik nola irakurri erakusten duen gida ere badugu.