Zure posta elektronikoa Outlook.com-etik irakurri

Zure ni.eus posta elektronikoa gure webgunetik eta zure ordenagailuan instalaturiko posta programa batetik irakurtzeko aukera duzu, baina nahi izan eskero Gmailetik eta Outlook.com-etik irakurtzeko aukera ere baduzu. Gida honetan zure ni.eus helbide elektronikoa Outlook.com-en web interfazetik irakurtzeko egin behar duzuna azaltzen dizugu.

Kontuan izan ondorengo irudietan peru@ni.eus posta kontua erabiltzen dugula adibide gisa, zuk horren ordez zure benetako posta helbidea erabili behar duzu.

1 – Sartu Outlook.com-en konfigurazio aurreratuan

Joan zaitez Outlook.com webgunera eta zure posta kontuan sartu zaitez. Barruan zaudela engranaje itxura duen ikonoan sakatu eta irekiko den menu bbertikalaren behekaldean aurkituko duzun Ikusi Outlook ezarpen guztiak estekan klik egin.

2 – Gehitu zure posta kontua

Ondorengo irudian ikus dezakezun atalera sartu zaitez eta “Beste posta-kontu batzuk” estekan klik egin.

3 – Zure kontuaren datuak sartzen hasi

Zure posta helbidearen datuak sartu eta pantailako aukera ezberdinak irudian azaltzen diren bezala hautatu:

4 – POP eta SMTP konexio datuak osatu

POP eta SMTP konexio datuak ondorengo irudiak agertzen diren bezala bete eta, bukatzeko, Ados botoia sakatu ezazu: