Bezero-gunetik posta kontuen pasahitza aldatu

Premium edo Erraldoia posta zerbitzua baldin baduzu, posta kontuen pasahitza aldatzeko bi modu dituzu: Webmail interfazetik edota bezero-gunetik.

Pasahitza webmail bidez aldatzeko Nola aldatu zure posta kontuaren pasahitza gidako argibidei jarraitu. Pasahitza bezero-gunetik aldatu nahi baduzu ondorengo pausuei jarraitu.

1 – Posta Panelera sartu

Gure Zerbitzua kudeatzeko Posta Panelera sartu gidako argibidei jarraitu.

2 – Posta kontuak atalera sartu

Posta kontuak ikonoan klik egin.

3 – Pasahitza aldatu

Zure posta kontuen zerrenda ikusiko duzu. Bertan pasahitza aldatu nahi diozun helbidea bilatu eta haren Pasahitza aldatu estekan klik egizu.

Pasahitz berria ezartzeko aukera emango dizun formulariora helduko zara. Hura erabiliz pasahitza aldatu ahal izango duzu.